Polazagua kobazuloko inguruetan

1. Anfiteatroa
Kobazuloaren kanpoaldean zegoen antzinako dolomia harrobia anfiteatroa da gaur egun. Tokiko eskala eta akustika berdingabeak zirela konturatzerakoan, kontzertuak eta jarduera kulturalak ospatzeko gunea egokitu zuten bertan.
Horretarako, kareharria moztu zuten diamante-haria izeneko teknikaz baliatuz. Lortutako emaitza bikaina da; izan ere, agerian dagoen zutabe handia marmola dirudi, baina dolomia hutsa da benetan.
Adituen arabera, Iberiar penintsulako toki onenen artean nabarmentzen da Pozalaguako anfiteatroa dolomitizazio-prozesua hautemateko. Gu ez gara adituak, baina gauza bat badakigu: antzeztoki harrigarria da.

2. Parketxea
Kobazuloaren aurrealdean Armañongo Natura Parkeko interpretazio gunea –edo Parketxea– aurkituko duzue.
Parketxea antzinako harrobiko eraikin batean dago; minerala birrindu eta kargatzen zuten gunean, hain zuzen ere.
Barrualdean dauden panelen bidez, Armañongo Natura Parkeko sekretu guztiak deskubrituko dituzue. Halaber, teknologia berriei esker, Karrantzan zehar birtualki hegan egin ahal izango duzue besoak mugituz.
Behatokia ez hutsik egin! Ikuspegiak hunkigarriak dira.
Tarifa
OROKORRA : 5€
Tarifa
MURRIZTUA: 3€
· Umeak (8 eta 16 urte bitartekoak)
· Jubilatuak eta pentsiodunak
· Desgaituak
GUTXI GORABEHERAKO IRAUPENA: 1h
ESKAINTZA:
Dolomitas museorako sarrera Pozalaguan erakusten baduzu, 3€-ko deskontua izango duzu.
Pozalagua kobazulorako sarrera erakusten baduzu, 20€-ko deskontua izango duzu.
Bisita erabiltzaile guztientzat egokituta dago.

3. Dolomitas Antzinako Fabrika
Pozalaguako harrobian erauzitako minerala fabrika honetara garraiatzen zuten.
Eusko Jaurlaritzak Ondare Kulturala izendatu zuen lantegia, Euskadin beste inon ezin baitira ikusi aireko tranbia mugitzen zuten polea erraldoiak. Tranbia honen bidez minerala eramaten zuten harrobitik fabrikaraino.
Harrobian erauzitako dolomiarekin egiten ziren piezen artean adreilu erregogorrak nabarmentzen ziren. Adreilu hauek ezinbestekoak izan ziren Euskadiko industrializazioan, galdategi handietako labe garaiak estaltzeko erabiltzen baitziren.
Ohiko adreiluek ezin dute labeetako tenperaturak jasan. Dolomita, ordea, sekulako tenperaturak eusteko gai da, behar bezala tratatuz gero.

TARIFAK
ESKOLA TALDEAK
Eskolentzako bisitak antolatzen ditugu. Unitate didaktikoak ditugu.
Kokapena eta ordutegia
Barrio Ambasaguas, s/n
(Turismo bulegoaren ondoan)
48891 KARRANTZA (Bizkaia)
Tel.: 946 806 928 / 696 446 301
Larunbatak: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
Igandeak: 11:00etatik 14:00etara
Gainerako egunak: kontsultatu
Karpin Abentura
Karpin Abenturak berezko habitatera itzuli ezin diren animalia exotikoak hartzen dituen babes zentroa da, abandonatuak izan direlako edo legez kanpoko salerosketatik erreskatatuak.
Mundo osoko floraz betetako lursail pribilegiatu batean dago Karpin Abentura
Más información = Informazio gehiago
Karrantza Harana
Bizkaiko txokorik polit eta ezezagunetako bat da Karrantza. Natura oparoa eta anitza da hemen, eta ia osorik mantendu da mendeetan zehar, abeltzaintza eta nekazaritzaren ondorioz soilik eraldatua.
Auzoak sakabanatuta daude haran osoan zehar. Karrantzako mendiek, basoek eta bazkalekuek mosaiko liluragarria osatzen dute.