Dolomitas Antzinako Fabrika
Tarifa
OROKORRA : 5€
Tarifa
MURRIZTUA: 3€
Eskudiruzko ordainketa soilik!
· Umeak (6 eta 12 urte bitartekoak)
· Jubilatuak eta pentsiodunak
· Desgaituak
6 urte beherakoak: doan
GUTXI GORABEHERAKO IRAUPENA: 1h
ESKAINTZA:
Dolomitas museorako sarrera Pozalaguan erakusten baduzu, 4€-ko deskontua izango duzu.
Pozalagua kobazulorako sarrera erakusten baduzu, 2€-ko deskontua izango duzu.
Bisita erabiltzaile guztientzat egokituta dago.

Pozalaguako harrobian erauzitako minerala fabrika honetara garraiatzen zuten.
Eusko Jaurlaritzak Ondare Kulturala izendatu zuen lantegia, Euskadin beste inon ezin baitira ikusi aireko tranbia mugitzen zuten polea erraldoiak. Tranbia honen bidez minerala eramaten zuten harrobitik fabrikaraino.
Harrobian erauzitako dolomiarekin egiten ziren piezen artean adreilu erregogorrak nabarmentzen ziren. Adreilu hauek ezinbestekoak izan ziren Euskadiko industrializazioan, galdategi handietako labe garaiak estaltzeko erabiltzen baitziren.
Ohiko adreiluek ezin dute labeetako tenperaturak jasan. Dolomita, ordea, sekulako tenperaturak eusteko gai da, behar bezala tratatuz gero.

TARIFAK
ESKOLA TALDEAK
Eskola-talde bisitei bideratutako unitate didaktikoak ditugu. Informazio gehiagorako jarri gurekin kontaktuan: 946 80 69 28 / 696 44 63 01
TURISMO FAMILIARRA
Ondo pasa familiarekin Dolomitasen!
Familian egiteko eta jolasean ikasteko jarduera didaktiko eta dibertigarriak. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea.

TRIVIAL JOLASA FAMILIAN
Trivialean bezalako galderekin, La Oca-n bezala egiten du aurrera.
Jolasaren bidez ikasiko ditugu Dolomitas-eko bitxikeriak.
Fabrika bisitatuko dugu eta denboran atzera egingo dugu Trivial eta La Oca konbinatzen dituen joko baten bidez. Fabrikan zehar egindako bisita batek eta bideo txiki batek Dolomitas eta Pozalaguako geologiari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzen lagunduko digute, mahai-joko dibertigarri honetan parte hartu ahal izateko.
Prezioa:
Tarifa orokorra: 5 €
2 urtetik beherakoak: doan.
Ordutegia: larunbatetan 12.00etan
Aldezaurretik erreserba egitea beharrezkoa da.

ZENTZUMENEN BIDAIA
Bizi ezazu ESPERIENTZIA BERRI hau!
Fabrika honetako ateak irekitzen ditugu mundu industriala modu sentsorial batean ezagutzeko.
Ikusmena, ukimena, entzumena, gustua eta usaimena izango dira protagonista publiko guztientzako bisita batean.
Esperientzia ludiko eta parte-hartzaile batetaz gozatuko dugu, mende erdialdeko fabrika honek eskaintzen digun ingurune bakarrarekin elkarreraginean.
Prezioa:
Tarifa orokorra: 5 €
2 urte beherakoak: doan
Ordutegia: larunbatetan 12.00etan (apiriletik urrira arte)
Aldezaurretik erreserba egitea beharrezkoa da.

Kokapena eta IREKITZE ordutegia
Barrio Ambasaguas, s/n
(Turismo bulegoaren ondoan)
48891 KARRANTZA (Bizkaia)
Tel.: 696 446 301
Emaila: museodolomitas@gmail.com
Larunbatak: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
Igandeak: 11:00etatik 14:00etara
Asteartetik ostiralera gutxienez 10 pertsonetako taldeentzat irekia, aldez aurretik erreserbatuz.

