top of page

Informazio praktikoa

Pozalagua naturaren ikuskizuna da; bost zentzumenekin gozatzea komeni dena.
Ekosistema hauskor honekiko esperientzia seguru, eroso eta errespetuzkoa bermatzeko, bisitari, ordutegiei, sarreren erosketari eta kontserbazio-arauei buruzko informazio praktikoa emango dizugu.

Zaindu dezagun guztion artean!

GARRANTZITSUA

· Bisitaren informazioa.

Kobako bisita guztiak gidatuak dira.
EZIN da libre sartu.
Iraupena gutxi gorabehera: 50 minutu
Barruko tenperatura: 13 gradu (berokia ekartzea gomendatzen da)

· Irekitzeko egutegia.

Behe-denboraldia: asteburuetan eta jaiegunetan irekita
Goi-denboraldia: ekainaren 23tik irailaren 6ra. Asteartetik igandera eta jaiegunetan irekita.

· Ordutegiak.

Goizez: 11:00 - 14:00 (azken pasea 13:00etan)
Arratsaldez: 16:00 - 19:00 (azken pasea 18:00etan)

· Sarrerak erostea.

Sarrerak online eta aldez aurretik erostea gomendatzen da.
Koba egun berean eta sarrerarik gabe bisitatu nahi baduzu, webgunean eros ditzakezu (bisita baino ordu 1 lehenago arte) edo 649 81 16 73 telefonora deitu eta erreserba eginez.

· Ohar garrantzitsua! 

Irekiera egunetan, gutxienez 6 pertsona beharko dira bisita egiteko, erreserba online egin ez bada.
Sarrera Internet bidez erosiz gero, bisita pertsona kopurua edozein dela ere egingo da.

· Arauak bisitan zehar. 

Haitzuloa kontserbatzeko, honako arau hauek bete behar dira nahitaez:
EZIN da maskotekin sartu.
DEBEKATUTA dago jatea edo edatea.
EZIN dira formazioak ukitu.
EZIN da argazkirik edo bideorik egin, gidariak adierazitako puntuan izan ezik.

CUEVAS POZALAGUA_page-0001.jpg
EUS-CAS_Blanco_tansparente_lateral.png

©2018 by Inboost

bottom of page